15/10/2011

Izan zaitez Berbalaguna!!

Berbalagun ekimenaren kanpainia berriari ekingo diogunez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Gurekin harremanetan jartzeko ondoko formulario hau bete eta bidali, mesedez:

Formularioa

Animatu eta parte hartu!!

14/10/2011

Ekitaldi berriak

“HISTORIATIK IKASTEN, LUTXANAKO BATAILA 1836”

-   Erakusketa: “Karlistadak Lutxanan” azaroaren 2tik 4ra, erakusketa gelan 
- Hitzaldia: “Karlistak eta independentistak Lutxanako gudan” Aitzol Altuna 19.30etan erakusketa gelan. Azaroaren 4an, ostirala
-    Kontzertua: Joseba Tapia  “Eta Tira eta Tunba” 22.30etan azoka zaharrean. Azaroaren 4an


BERBATXANGOA:

Azaroaren 12an, larunbata: “Uribe Kostako mitologia”. 
Izena emateko: 630404171 edo berbots@gmail.com 
Izan zaitez berbalagun

07/10/2011

Nafarroa Oinezera autobusez!!

Aurten Tafallan izango da Nafarroaren ikastolen jaia!
Altzaga ikastolaren guraso elkartea eta Berbots euskara taldearen artean, AUTOBUSA antolatu dugu Nafarroa Oinezera joateko.
Irteteko ordua: goizeko 9.00etan Altzagako gasolinotik
Itzulera: 19.00etan Tafallatik
Prezioa: 10 euro.
Izena emateko Altzagako "La Plaza" tabernan edo emailez (berbots@gmail.com ). azken eguna urriaren 13a, osteguna.

HAMAIKA GARA!!!

Egitaraua eta Nafarroa Oinezi buruzko informazioa ikusi nahi badituzu, jo euren web gunera:
http://www.nafarroaoinez.net/eu/index.asp